BESTELAKOAK

“Irakurketa istant batean” argazki lehiaketa abian da

Berako Herri Liburutegiak eta Berako Kultur Batzordeak Irakurketa istant batean argazki lehiaketa abiatu dute. Lanak apirilaren 14ra arte entregatu ahalko dira.

Irakurzaletasuna bizitzaren egunerokotasunean izango da oinarrian hartu beharreko gaia, hots,  “irakurketa edozein euskarritan islatzen duten argazkiak (liburuak, aldizkariak, egunkariak, e-bookak…), edozein ingurunetan (mendian, baserrian, hondartzan, autobusean, komunean, sukaldean…), edozein adinetan (haurrak, nerabeak, helduak, adinekoak…). Irakurtzeko grina edo norberaren garapenean liburuek duten eragina erakusten duten argazkiak.”

Lanak koloretan eta zuri-beltzean entregatu ahalko dira, eta irudiak digitalki tratatu ahalko  dira. Bestaldetik, lan guztiek jatorrizkoak, esklusiboak eta argitaratu gabekoak izan beharko dute, autoreak berak sortutakoak. Ez dira onartuko originalak ez diren lanak, ezta beste lehiaketetan parte hartu izandakoak ere, eta sexistak, arrazistak, homofoboak, …. direnak ere ez.

Argazkiak .jpg formatuan bakarrik onartuko dira (3 MB, eta 2000 x 1500 pixel).
Lehiaketan aurkeztuko diren lanak ondoko helbide elektroniko honetara bidaliko dira: berakoagenda@gmail.com

Lehiakide bakoitzak, gehienez ere,  hiru argazki aurkeztuko ditu. Ondoko datu hauek ere bidali beharko dira: egilearen datuak (goitizena, izen-abizenak, adina, etxeko telefonoa, sakelekoa eta e-posta) eta laneko datuak (izenburua, deskribapena)

Bi sari izango dira: 1 saria, e-book bat, eta 2. saria, liburu sorta bat.
Argibide gehiago: berakoagenda.eus      

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button