BESTELAKOAK

Bilblogari euskarazko blogen lehiaketako sariak banatu dira

Bilboko Udaleko Euskara, Gazteria eta Kirol Sailak eta interneteko nontzeberri.com kultur webguneak Bilblogari euskarazko blogen lehiaketako sariak banatu zituzten atzo.

Lehiaketan 45 blog inskribatu dira, eta horiek izan dira aurtengo sariak eskuratzeko lehiatu direnak.

Edizio honetan oso parte-hartze handia egon da eta joan den urteko marka gainditu egin da erraz. Mota askotako blogak heldu dira gure lehiaketara eta guztietan gaur egungo gazteek dituzten zaletasunak, kezkak eta ilusioak nabarmentzen dira (kirola, moda, dantzak, bidaiak, musika, Euskal Herria, geografia, genero berdintasuna, osasuna, elikadura, zinema, hiriak,…).

Julen Gabiria idazle eta euskal blogari aitzindariak eta Karmele Perez de Urraza EHUko irakasleak honako irizpideak baloratu dituzte saridunak erabakitzerakoan: euskararen maila, kalitate literarioa, diseinua, gaurkotze maila eta atarien originaltasuna.

 

Aurtengo edizioko irabazleak, beraz, hauexek dira:

Blog pertsonal onena: Irune Jimenez Gonzalez (Nonhahi, http://irunepe.wordpress.com)

Taldeko blog onena: Gontzal Zapatel eta Iker Etxarri (Drogak, http://drogaworld.blogariak.net)

Blog tematikoa onena(ex aequo): Asier Gabikagojeazkoa (Asiaren Nondik Norakoak http://www.berria.info/blogak/asiatik); Txerra Rodriguez Gomez (http://www.blogak.com/garaigoikoa  Garaigoikoa, Hizkuntzaren soziologia, soziolinguistika eta beste)

Blog originalena: EH Soundz Taldekideak (ehsoundz bloga, http://ehsoundz.com )

Sarituek hirurehun bana euro jaso dute. Ekimen honen helburua da interneten eta euskarri digitaletan euskararen erabilera indartzea 15 eta 35 urte bitarteko Bilboko gazte euskaldunen artean. Blog guztiak jendearen eskuera egon dira eta badaude webgune honetan: www.bilblogari.net.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button