BESTELAKOAK

Bilboko IV. Berbagunea gaur egingo da

Euskara euskaraz konpartitzeko helburuarekin, Bilboko IV. Berbagunea egingo da gaur, urtarrilaren 21ean, Bilboko Azkuna Zentroan. Euskaldunak eta euskara ikasten ari direnak elkarrekin euskaraz berbetan jarriko dira gaur, ostegunean; euskaraz ulertzeko gaitasuna duen edonork, euskaldunak eta euskaldun hartzaileak ere bai.

Berbagunearen laugarren edizio honetako erronka, berriz ere, euskra kalera ateratzea da eta zenbait gairi buruz euskaraz aritzea; besteak beste, liburuei, kirolei, aisialdiari buruz. Modu horretan, Bilbon euskararen erabilerari bultzada eman nahi zaio.

Ekimena aurkeztu zen egunean, Aitziber Olabarrietak, Berbaguneko koordinatzaileak azaldu zuen zertan izango den eguna: “egunean zehar lau txanda (hiru txanda goizez eta bat arratsaldez) antolatuko dira, eta guztira mila pertsonatik gora hartuko du parte. Bertan  jatorri ezberdineko pertsonako bilduko dira: kultur arlokoak, kirol arlokoak, alderdi politikoetako ordezkariak eta beste sektore batzuetakoak ere bai”.

Parte hartzeko moduak honakoak dituzue: Ekitaldian parte nahi baduzue, adierazi (berbagunea@gmail.com) zenbat lagun etorriko zareten eta zein txandatara, jende kopurua ondo kalkulatu ahal izateko. Bereziki 3. txandan (12:30 – 14:00) eta arratsaldeko 4. txandan (16.30 – 18:00) egotea garrantzizkoa da, lehenengo bi txandak, bereziki, ikastetxe eta eskolako ikasleei zuzenduta baitaude”.

Hortaz, euskara euskaraz partekatzeko egun berezia dugu gaurkoa.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button