BESTELAKOAK

“Baga, Biga, Higa” emanaldia, Beran

Mikel Markez eta Eñaut Elorrieta Berako kultur etxeko erakusgelan arituko dira bihar, abenduaren 16an, 18:00etatik aurrera, euskal musikaren historia garatzen duen Baga, Biga, Higa emanaldiarekin. Euskal Herriko txoko asko bisitatzen ari dira gure euskal musika ezagutarazteko asmoz.

Multimedia formatuko hitzaldi-kontzertua eskainiko dute Mikel eta Eñautek, beraiek izango baitira hizlari eta kantari. Euskal musikaren historiaren gaineko begirada aurkeztuko dute, 60. hamarkadaren aurreko garaietatik hasi eta gaur egunera artekoa.
Baga Biga Higa Mikel Markez eta Eñaut Elorrieta kantari eta musikagileen egitasmoa da. Ekimen honek euskarazko musikaren transmisioa eta sustapena du helburu. Gure musikagintzaren historia, erreferenteak eta zaletasuna sustatzeko proiektua da. Generazio berriek gure musikagintza sakonago ezagutu, aukeratu, maitatu eta bizi dezaten.

Eurek dioten moduan, “hitzaldi- kontzertua parte-hartzailea eta ludikoa izatea du helburu, eskola  magistraletatik urrun, pasioz bizi dugun mundu honi begirada propioa emateko eta ikus-entzuleekin partekatzeko”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button