
Bihar, otsailaren 17an, 19:00etan, Agoitzko kultur etxean Uholdeak programaren hirugarren edizioa abiatuko da, X hau ez da okupatzen tituluarekin. Uholdeak Uharteko Arte Garaikideko Zentroak, Nafarroako Kutxa Fundazioak eta Gizarte-ekintzako La Caixak bultzatutako erakusketa programa da, aurten Jobe Rubio Mazkiaranek komisariotuko duena, eta imaginario feministak, espazioa eta gorpuztasuna ditu ardatz. Ekimenak hiru herri bisitatuko ditu: Agoitz, Altsasu eta Tafalla.
Erakusketan Ione Atenea, Aizpea de Atxa, Celia Eslava, Andrea Ganuza eta Mireya Martin Larumbe artista plastikoen lanak biltzen dira. Erakusketarekin bat eginez jarduera paralelo asko programatu dira Ibil Bedi, Sutan datza taldea eta Artafandula arte eszenikoetako taldeen lanekin batera.
Adibidez, Agoitzen, otsailaren 20an, bertso-saioa izango da, 18:30ean, eta martxoaren 6an, Ibil Bedi taldearen emanaldia antolatu da 18:30ean. Azkenik, martxoaren 12an, Archivos personales, memorias colectivas Ione Atenearekin tailerra programatu da.
Esan dugun moduan, Agoitzetik Altsasura joango da ekimena, martxoaren 24tik apirilaren 28ra, eta horren ostean, Tafallara ailegatuko da maiatzaren 5etik 26ra bitartean. Azken herri horietan izango diren jarduerei buruzko informazioa hemen kontsultatu ahal duzue.



