LITERATURA

Poesia orduak gaur eta bihar

Euskal Idazleen Elkarteak Donostiako Udalarekin elkarlanean antolatzen duen Poesia orduak ekimenaren aurtengo edizioa gaur eta bihar gauzatuko da, 20:00etatik aurrera, Donostiako Victoria Eugenia antzokiko Club aretoan.

Gaur, irailak 6, Metrokoadroka konpainiak Hura ez da lekua ikuskizuna eskainiko du, non poesia, musika, pintura eta antzerkia uztartzen diren.

Oier Guillan eta Asier Sarasolaren hitzak daramatzan lan honetan saltzailea den pertsonaia atez ate dabil maletan daraman zerbait misteriotsu saldu nahian. Apurka-apurka bere egunerokotasunean zoriontasunaren zentzuaren bila dabilela ikusiko da. Pintura (Idoia Beratarbide), musika (Ander Fernandez) eta poesiaren laguntzaz murgilduko da entzulea bere barne bidaian, umorez, erritmo biziz eta poetikotasunez.

Beste aldetik, bihar, irailaren 7an, poesia errezitaldi musikatua egingo du Miren Agur Meabek, Ibone Ibazeta saxofoi jolearen laguntzarekin. Meabek Bitsa eskuetan bere azken poema liburutik hartuko ditu deklamatuko dituen poemak.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button