
Bilbo nazioarteko bluesaren erdigunea izango da uztailaren 24tik 26ra bitartean, Bilboko Udalak bultzatutako Bilbao Blues Festival Jaialdiari esker. Ekimenak bluesaren izen handiak eta tokiko talentua bilduko ditu Areatzan.
Kartelburua Bilbao All Star Blues Band izango da. Jaialdirako bereziki diseinatutako taldea da, honako hauek osatua: Bob Stroger baxo-jotzaile eta bokalista ezaguna (Bilbao Blues Festival saria 2022an); Willie Buck (ahotsa), Teeny Tucker (ahotsa), Jimi Primetime, Smith (gitarra), Anthony Geraci (pianoa), Wes Starr (bateria) eta Bob Corritore (aho-soinua).
Horiez gain, The Cherry Boppers eta Patricia Reckless, Judith Hill, Ivan Singh eta Mark Hummel Areatzako agertoki nagusian ere arituko dira, bai eta Blues Train, Ian Siegal eta Skyler Saufley taldeak ere.
Gainera, Travellin’ Brothers taldeak 2026ko Bilbao Blues Festival Sariko txapela jasoko du. izango dira Areatzako Kioskoko kontzertuen protagonista.
Kontzertu horiez gain, Guggenheim Bilbao Museoan, hilaren 25ean (larunbata) Esklabotzaren abolizioaren aldeko aitzindari feministak hitzaldia emango da, eta, amaitzeko, hilaren 26an (igandea), Volotea Blues Challengearen III. edizioa egingo da.
Lehen egunean, hilak 24, rhythm & blues, funk, soul edo jazz erritmo beltzen sustatzailea den The Cherry Boppers bilbotarrak irekiko du Bilbao Blues Festival jaialdia. “Eskarmentudun talde instrumentalaren eta Patricia Reckless abeslariaren arteko alianzak, The Cherry Boppers meet Patricia Reckless proiektua ekarri du, non 2024an grabatutako azken lanean, soul funk erritmo indartsuetara hurbiltzen diren, energiaz beteriko zuzenekoekin.
Egun guztietako programazioa: Bilbao Blues Festival



