MUSIKA

Zamarra eta Aterkia taldeak “Beharbada bai ez” diskoa plazaratu du

Lekunberriko Xabier Zamargile musikariaren euskara hutsezko pop-jazz ukituko egitasmoa da Zamarra eta Aterkia. Oraintsu, Beharbada bai ez izenburuko estreinako diskoa argitaratu du Hotsak markapean, Gaztelupeko Hotsak diskoetxeak autoekoizpenei laguntzeko abiatu duen azpi-zigilua.

Diskoa pop melodiekin eta jazz konponketekin jantzita dator. Horrekin batera, bestelako musiken zertzeladak ere entzuten dira diskoak biltzen dituen 11 doinuetan: reggae, bossa, western kutsuko atmosferak, eta abar.

Manex Albira (gitarra) eta Beñat Artze (perkusioa) musikariekin grabatu du Zamargilek Beharbada bai ez, Beasaingo Pottoko estudioan. Zuzenekoetan, Miren Aranguren batzen zaio hirukoteari.

Hitzen harira, Lekunberriko musikariak gai intimistak eta sozialak orratzen  ditu, “adimenez eta irudimenez, Euskal Herriko errealitate politikoari erreparatuz tarteka eta umorea era begirada kritikoa uztartuz, Morau bezalako egileen antzera”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button