ARTEA

“Bestelako Argiak” jaialdia egunotan, Iruñean

Iruñeko Ziudadelak Bestelako argiak V. Jaialdia hartuko du urtarrilaren 10era arte. Programak denetarik izango du: bideoarte-proiekzioak, familiarteko sormen-lantegiak, arte-erakusketak eta performance artistikoak. Jaialdi honen helburua gogoeta, gozamena jolasa eta emozioak piztea da, argia ardatz duten bideo sorkuntza eta ikus-entzunezko artearen bidez.

Diogun moduan hainbat proiekzio ondu dira, Bestelako Argiak Bideoarte erakustaldiko V. edizioaren barruan: Banana Blue, O mal. The Evil,  Litle Dreams, Islander, Ceci n´est pas Magritte, eta Salt Water.
Horiez gain, bi instalazio ikusi ahalko dira: Alumbráramos (Argiaren jaiotza) Fernando Molinarena, eta Köppö, Fermin Izcorena.
Estitxu Arroyo artistak Salsola kali: landare-deriba bat izeneko performance artistikoa egingo du Ziudadelako Labean, abenduaren 26an eta urtarrilaren 2an eta 9an.
Eta azkenik, hainbat adituk familiarteko sormen-lantegiak antolatuko dituzte.

Programazio guztia hemen kontsultatu ahal duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button