ESZENA

“Hobe ixilik!” lan berria Txalo Produkzioak taldearen eskutik

Itziar Ituño eta Ramon Agirre Hobe ixilik! lan berrian parte hartzen duten aktoreak dira. Lan horren egilea Salomé Lelouch da eta zuzendaria Begoña Bilbao Lejarzegi.

Txalo Produkzioak taldearen eskutik datorren pieza berriaren estreinaldia urtarrilaren 13an izango da Hondarribian, baina data hori heldu baino lehenago Hobe ixilik antzezlanaren aurrestreinaldia ikusgai izango da urtarrilaren 11n, Urnietako Sarobe arte eszenikoen gunean, 19:00etan hasita.

Lanaren sinopsia hauxe duzue: Bata zein bestea… Biak ala biak… Elkarri kontu-kontari eta, aldi berean, kontraesaka. “Ez zenuen zertan esan! Eta, batez ere, fede txarreko baten aurrean. Hain zuzen, gaur egun, edozer esanda ere, eztabaidarako gai bihurtzen baita. Me Too… Aldaketa Klimatikoa, amatasun subrogatua. Eztabaida dantzan dago, baina non eta nola eztabaidatzen den beste kontu bat da. Ez dakigu. Gizarte honen arauak konplexuak dira oso. Nork esan dezake zerbait? Noiz? Nori? Eta zer tenoretan? Areago, ustez adierazpen-askatasuna nagusi den guneetan, jada zenbait gauza ezin dira aipatu ere egin. Egunero erabili ohi ditugun hitz arruntetatik hasita, galdera existentzialetaraino eta, zer esanik ez, familiarteko sekretuak baldin badira.
Baina esan, dena esan behar al da? Ixiltzea ez al da hobe batzuetan?

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button