
Cimasub Tour, itsas hondoa ezagutaraztea eta harekiko errespetua eta maitasuna transmititzea helburu duen zinema zikloa, gure hiru herritan ibiliko da irailean zehar, Oñatin, Iruñean eta Hernanin hain zuzen ere. Itsaspeko mundua belaunaldi berrietara eta publiko zabalarengana hurbiltzen jarraituko du zinemaren, argazkigintzaren eta hezkuntza jardueren bidez.
Oñatiko Kultur Etxean irailaren 11n eta 18an egingo dira itsaspeko zinema emanaldiak. Gainera, hilaren 18an, Itsaspeko Txikizikloa egingo da, gure itsasoak eta ozeanoak zaintzearen garrantzia hurbiltzeko ikasleei zuzendutako jarduera hezitzailea.
Iruñean, irailaren 10ean, 17an eta 24an, Nafarroako Filmotekan egingo dira zinema emanaldiak.
Jaialdia ere Hernanira itzuliko da, eta bigarren aldiz errepikatu du iazko harrera bikainaren ondoren. Biteri Kultur Etxean proiekzioak egingo dira irailaren 13an, 23an eta 30ean.
Azaroan Bermeo, Portugalete, Pasaia, Tolosa eta Zumaia bisitatuko ditu Cimasub Tourrak.
Non eta noiz ikusteko: Cimasub.