BERTSOTAN

Bertsolarien kantaera eta sormena

EHUko Uda Ikastaroak ekimenaren barruan, abuztuan, Bertsolarien kantaera eta sormena izenekoa ondu dute antolatzaileek.

Ikastaro honetan bertsolarien kantaeraren azterketaren berri eman nahi da, eta era berean, bertsolarien kantaera denboran zehar nola aldatu den erakusten duen ikerketaren berri ere bai. Ainhoa Aizpuruak egungo hainbat goi mailako bertsolariren kantaeren ezaugarriak emango ditu. Itziar Navarrok kantaera denboran zehar nola aldatu den esplikatuko du, eta Maialen Lujanbiok berriz, bera bezalako bertsolari batek doinua eta kantaera nola landu eta garatu dituen kontatuko du.

Ikastaroaren bigarren gaia bertsolarien sormena izango da: ahozkotasunak bertsolarien sormenean duen isla azalduko du Eñaut Agirrek; hedabideen gaitegiaren eragina gai-jartzaile eta bertsolarien sormenean zenbatekoa den adieraziko du Oihana Iguaranek; eta azkenik, bertsolarien bizipenak bertsolaria bertsoa kantatzen hastear den une zehatz horretan nolakoa den esplikatuko du Jon Martinek.

Interesa izanez gero, hona hemen informazio guztia.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button