MUSIKA

Mobydick kantautoreak Ondarroan eta Bermeon joko du

Mobydick musikari bizkaitarrak Ondarroako Arrigorriko hondartzan dagoen izen bereko aretoan joko du larunbatean, ekainak 6, 18:00etatik aurrera. Surikhatta taldeak ere parte hartuko du emanaldi horretan.

Ostiralean, halaber, Mobydick kantautorea Bermeoko belaontzi batean ere izango da jotzen, 19:30etik aurrera, Gernikako Nebbian bikotearekin batera.

Mobydickek Anariren Zure aurrekari penalak diskoan parte hartu du. Iaz, halaber, Cotard Delusion izeneko lana plazaratu zuen, crowdfunding baten bidez. Diskoak folk eta rock estiloetatik edaten duten bederatzi kantu jaso ditu, Mark Laneganen zertzeladak antzematen dira beherago jarritako bideoan, eta Madrileko Audiomatic-Drax estudioetan grabatu da Michel Martin teknikariaren ardurapean.
Kantuok, gehienbat akustikoak dira, biluziak, non gitarra akustikoa eta ahotsak nagusitzen diren. Alabaina, formatu akustikoan aritu den taldeak ere pisu handia izan du grabazioan.

Moby Dick aretoko programazioa

Ondarroako Moby dick aretoak beste bi kontzertu ere ondu ditu hil honetan: hilak 13, Flaming Riffs eta hilak 20, Last Fair Deal. Flaming Riffs Portugaletekoak dira, eta rock gogorra jotzen dute; Last Fair Deal, berriz, bilbotarrak dira, eta blues, rock eta southern estiloak uztartzen dituzte

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button