LITERATURA

“Eraikuntzarako materiala” liburuari buruzko mintzaldia, Bilbon

Eider Rodriguezen eta Katixa Agirren arteko solasaldia izango da agur, Bilboko BIRA Kulturgunean, lehenak argitaraturiko Eraikuntzarako materiala liburuari buruz. Hitzordua 19:30ean hasiko da.

Eider Rodriguez idazlearen azken lanaren izena Eraikuntzarako materiala (Susa) da. Argitaletxeak honako xehetasunak eman ditu lan berriari buruz: “Zerekin taxutu absentzia? Nola zutitu ez dagoena? Etxeak egiteko behar den guztia saltzen zuen aita bat. Alkoholak blaitutako aita bat. Heriotzaren atezuan abiatzen du kontakizuna liburu honetako narratzaileak. Heltzear da, helduko da, eta hainbestetan sofatik lan handiz altxatzen ikusitako aita, kalea balantzaka zeharkatu eta bulegoaren iluntasunean gotortzen zena, hitzekin laztantzeko modu bat entseatuko du alabak. Batera eta bakarka izandakoaren memoria sortu.
Aita baten puskak bildu ditu Eider Rodriguezek bere aurreneko nobelan, Eraikuntzarako materiala. Denboran luzatutako gainbeheran murgildu, eta, izendatu ezin direnen aurrean, eremu laiotz bat argitu.“

Betiko legez, liburua osorik eskaintzen du Susak sarean.

“Aitaren aldamenean nago, iktus unitateko gela berezi batean. Banaka baino ezin gara sartu. Inoiz ez zaizkio jendetzak gustatu, ez zaio inporta izango. Eta guri ere ez. Seguru asko aitari gauzak esateko modu bakarra biok bakarka egotea da, bera korderik gabe, ni beldurtuta”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button