ARTEA

Azkuna Zentroak aurtengo programazioa aurkeztu du

Bilboko Udalak babesten duen Azkuna Zentroa-Alhondiga Bilbaok 2022rako programazioa aurkeztu du. Zentroak bere proposamen garaikideak finkatzen jarraitzen du Ikuskizko Arteen, Zuzeneko Arteen, Zinemaren eta Ikus-entzunezkoen eta Literaturaren bidez.

Arte garaikidearen esparruan bost erakusketa egingo dira aurten. Una voz para Erauso. Epílogo para un tiempo trans erakusketak denboraldia hasiko du martxoaren 11an. Geroago, Cabello/Carceller (Helena Cabello eta Ana Carceller) kolektibo artistikoarekin batera ekoitzitako erakusketa  egingo da, Paul B. Preciado filosofo, arte komisaria eta idazleak komisariatuta. Ondoren, Somewhere From Here to Heaven aurkeztuko da, belaunaldi desberdinako zinemagileen konstelazioa marrazten duen ikus-entzunezko erakusketa.
BAT Espazioan Sahatsa Jauregik Aizkora aurkeztuko du, Babestu Sorkuntzari laguntzeko programaren barruan garatutako ikerketaren emaitza. Isidoro Valcárcel Medinak MUSAC-rekin lankidetzan garatutako Arquitecturas prematuras aurkeztuko du. Azkenik, Mediateka Galerian Ciencia Fricción proiektua aurkeztuko da, María Ptqk-k komisariatuta.

Arte Biziak izeneko ildoan forma eszeniko berriez eta musika esperimentalaz gozatzeko abagunean eskainiko da. Bertan, Julian Pacomioren Apocalipsis entre amigos o el día simplemente performancea ikusiko da. Otsailaren 24an, Sleepwalk Collective konpainiak Swimming Pools aurkeztuko du, bere azken proiektu kreatiboa. Geroago, maiatzean, Societat Doctor Alonso Azkuna Zentroko kolektibo egoiliarrak Hammamturgia aurkeztuko du.
Musika esperimentalaren proposamenak honakoak izango dira: urtarrilaren 27an, Euskal Herriko eta nazioarteko soinu-artistak diren Ainara LeGardon eta Marja Ahti arituko dira. Geroago, Liebre taldeak, Wade Matthews, Paloma Carrasco eta Javier Pedreira soinu artistek Alejandro Mingot musikariarekin osatutako taldeak, otsailean egingo den musika esperimentaleko kontzertuaren kartela osatuko du. Oscar Martin a.k.a. Nois-ek Meta Music Machines bere proiektua aurkeztuko du martxoan, eta maiatzean, Judyk (Iker Apodaka) eta JZ Zaziek osatuko dute musika esperimentalaren programa.

Eta zinema eta ikus-entzunezkoen atalean, Iciar Bollaini eskainitako ziklo monografikoa bidea da. Ondoren, emakumezko zinemagileek zuzendutako filmen sorta bat izango da. Bai eta Zinemaz Blai-Eskolatik Zinemara programa ere. Azkenik, aurten, zinea bete-betean sartuko da erakusketa aretoan, urrian inauguratuko den Somewhere From Here to Heaven erakusketarekin.

Literaturari dagokionean, Gutun Zuria Bilbao, Letren Nazioarteko Jaialdia, itzulpengintzan oinarrituko da aurten, eta martxoaren 29tik apirilaren 2ra egingo da.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button