ARTEA

“Gazte Sortzaileak” deialdia amaitzear

Gasteizko Udalak eta Arabako Foru Aldundiak Gazte Sortzaileak deialdia abiatu zuten duela aste batzuk. 16 eta 35 urte bitartekoei zuzenduta dagoen, eta 18.000 euroko diru-laguntza banatuko duen deialdia azken egunetan da, izan ere, ostiralean, hilak 14, amaituko da beka hori eskatzeko epea.

Bekaren xedea euskarazko sorkuntza sustatzea eta gazteek beraien sorkuntza-proiektuak garatu ahal izateko aukerak eskaintzea da. Aurkeztu beharreko proiektuek ahozko adierazpenari estu lotuta egon beharko dute eta euskarazko kulturari ekarpena egitea izango dute helburu. Hainbat modalitate daude, hala nola antzerkia, bakarrizketa, poesia-errezitaldia, bertsolaritza, ikus-entzunezkoak, edo generoen uztartzeak. Formatu txikiko jarduerak lehenetsiko dira.

Bi kategoria ezarri dira, eskatzailearen adinaren arabera: bata 16 eta 24 urte bitarteko pertsonentzat, eta bestea 25 eta 35 urte bitarteko gazteentzat. Banaka edo taldeka aurkeztu daiteke. Hautatutako pertsonek 4.000 euro arteko laguntza jasoko dute eta sorkuntza-prozesu osoan alboan izango dituzten profesionalek eskainitako aholkularitza. Sei hilabeteko epea izango dute esleipena onartzen duten unetik proiektua gauzatzeko.

Informazio guztia hemen kontsulta daiteke.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button