MUSIKA

Orbain Unit proiektuak estreinako diskoa plazaratu du

Orbain Unit Euskal Herriko musika-eszena undergroundeko zenbait musikariren egitasmo berria da: Akauzazte, Killerkume, La Hora del Primate, Los Plomos, Villapellejos… Suiseki izenburuko diskoa Repentino Records diskoetxearen lehenengo erreferentzia da, eta CD formatuan argitaratu da.

Diskoa freejazz garaikidearen esparru esperimental eta askean kokatzen da, saxo eta perkusioen protagonismo handi dutela, tarteka, giro zaratatsuak ere loratzen dira. Antton Iturbe musika-kazetariaren iritziz, “(diskoa) zure giharrentzako mehatxu etengabea da, eta zure zentzumenak sorgortuko ditu. (…) Baina apurka-apurka, hasierako terrorea lilura bihurtzen da. Kadentziak hipnotizatzen zaitu, eta azkenean, bost axola zuri guztia lehertzen bada”.

Orbain Unit hauexek osatzen dute: Fernando Ulzión (La Hora del Primate, Los Plomos) saxoa, Mikel Vega (Killerkume, Zørra) gitarra, Txemi Artigas (Los Plomos, Villapellejos) baxua, Iker Arrazola (Akauzazte) perkusioa eta Joxean Rivas (Killerkume) perkusioa.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button