BERTSOTAN

Bertso Korrika Donostiako DOKAn

Ostegun honetan, martxoak 7, Bertso Korrika saio berezia izango da Donostiako Doka Kafe Antzokian. Saioa, 19:30ean izango da, eta mota guztietako bertsolariak bilduko dira.

Bertso Korrikarekin bertsolaritzara hurbildu nahi dira euskara ikasten ari diren ikasleak. Haietako askorentzat bertso saio bat entzungo duten lehen aldia izango da. Horregatik, saioko azalpenak eta bertsoak egokitu egingo dira, euskara ikasleek uler dezaten. Gainera saioan zer topatuko duten, aurrez landuko dute euskaltegian, gai-jartzailearen eskutik. Bertsozaleentzat ere saioko ateak zabalik daude, publikoan bertsozaleek eta euskara ikasleek bat egitea nahi baita.

Oraingo honetan, bertsolariak Groseko eta Añorgako bertso-eskolako kideak izango dira, eta bat-batean arituko direnak Beñat Gaztelumendi, Unai Gaztelumendi eta Asier Azpiroz izango dira.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button