Bihar, hilak 10, ALBEk (Algortako Bertso Eskola) antolatuta, aurtengo Bertso Jaialdi Mundiala izango da Getxoko Muxikebarri zentroan, 19:00etan hasita.
“Adimena, umorea eta sorpresak bueltan dira Algortako Bertso Eskolak (ALBE) antolatutako bertso jaialdi esperimentalaren eskutik”. Aurtengo saioan, Paule Loizaga, Maialen Lujanbio, Amets Arzallus, Onintza Enbeita, Joanes Illarregi eta Sustrai Colina bertsolariak juntatuko dira.
Eta badakizue, gaia sekretua izango da aurten ere, baina ekitaldiaren karteletan zenbait pista agertuko dira.
“Etorri gurekin olgatzera, gurekin bat egitera, eta euren hitz eta doinuekin gure gogo-belarriak liluratzera. Etorri urtean behingo bertso festa erraldoi honetara. Ez zaizu damutuko!”