IKUS-ENTZUN

Gerra barrutik sentitzeko eta ikusteko saioa

Gaur, El Carmen aretoan, 19:45ean, eta beste astearteetan egiten duen gisan, Bilboko Fas zineklubak film berezi bat pantailaratuko du:  Another day of life (Raul de la Fuente, Damian Nenow, 2018). Horretaz gain, Tamara Lucarin zuzendariaren No es coma film laburra ere ikusi ahalko da. Tamara Lucarini eta Koldo Gutierrez adituak izango dira gaurko gonbidatuak.

Gaurko saioan, animazioa eta dokumentala batera doaz. “Angolako historia ia oharkabean pasatu zen gure herrialdean. Raulek eta Damianek aurretik zer zegoen azaltzen digute, Krabelinen Iraultza (1974ko apirilaren 25a), Angolako Gerra Zibila (1961ean hasia), AAHM, AAFN eta UNITA (1975eko azaroaren 11). Confuçao edo nahasmena kaosaren erdian, eta emigrazio izugarria gertatzen ari delarik, Ryszardek bertan gelditzea erabakitzen du gerrako berriemaile aritzeko. Gerra hotz isil batean, indarrak nola banatuta dauden azaltzen du filmak, Sobietar Batasuna eta Kuba alde batetik, eta AEB eta Hego Afrika beste aldetik”.

Barrutik ikusiko dugu gerra, bere arrisku eta izua, eta izerdia sumatuko dugu kontakizun apurtzaile honetan, miseria gorriaz blaiturik zenbait unetan.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button