EZLEKUBAT

Benetako Izenak

Benetako Izenak Kalea batzuetan “zooilogikoa” izaten da, lege ezezagun batek sorturiko presak bultzaturik, bere espaloietan barna abiatzen zarenean. Horrelako egun batean izan zen, egunerokotasunaren estresak hartuta ninderamala, aspaldiko lagun batek diosala egin zidanean. Zer moduz zaude, zelan lanean,… eta ohiko itaunen ostean, besapean zeraman liburuari erreparatu nion. Nire begirada okertuak salatu ninduela pentsatu nuen, Thich Nhat Hanh poeta vietnamdarraren Llamadme por mis nombres izeneko liburua begi aurrean jarri zidanean.

Berehala, liburuaren nondik norakoak hasi zen kontatzen laguna eta gero liburuari titulua eman dion poema errezitatzen. Harriturik utzi ninduen esaniko poemak. Liburu hori irakurriko nuela esan nion. Edizioa agorturik bada ere, kosta lain kosta eskuratutako alea zabaldu orduko egin nuen lehen gauza lagunak errezitaturiko poema irakurtzea izan zen. “No digais que partiré mañana,/ pues aún estoy llegando. (…) Soy un insecto que se metamorfosea/ en la superficie del río./ Y soy el pájaro que se precipia para tragarlo./ Soy una rana que nada feliz/ en las aguas claras del estanque./ Y soy la serpiente acuática que sigilosamente se alimenta de la rana./ Soy el niño de Uganda, todo piel y huesos,/ mis piernas tan delgadas como cañas de bambú./ Y soy el comerciante de armas que vende armas letales a Uganda. (…) Llamadme por mi verdaderos nombres, os lo ruego, para poder despertar/ y que la puerta de mi corazón pueda quedar abierta.

Poema bakoitzak meditazioaren kutsua darama, hausnartzeko arrazoia luzatzen dizu ustekabean. Liburua zaharra da, aspaldian idaztia, Vietnamgo gerraren ezproiak sorturiko desolazioa krudeltasunez baina batik bat itxaropenez deskribatzen duena. Dohakabe, errugabe askok pairatutako zoritxarrak, minak eta uzteak agertzen dira orriotan mistika lasaigarri batekin lagundurik. Eta eskarmentutik ere idazten du, bere sufrikario propiotik, zeinetatik gizakia konprenitzerainoko urratsa, eta honen ostean, barkatzerainoko urratsa eman duen. Liburuan zehar tragediak agertuko dira bere horretan, biluzik, erarik gordinean, eta halaber baretasunez. Heriotza izango da lausoturik agertuko zaigun gaia. Baina honetaz gain, Txinako poesia klasikoa balitz bezala, naturarekiko maitasun itzela agertzen du idazleak, eta zuhaitza, txoria, iturria, euria, eguzkia eta beste hainbeste elementu izango dira poema askoren giltzak, iruditeria sinple honen bidez sentimendu sinpleenak adierazi ahal izateko.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button