LITERATURA

Lauaxeta Olerki Lehiaketa 2013

Mungiako Udalak Lauaxeta Olerki Lehiaketaren VI. ediziorako deialdia egin du. Aurtengo honetan, aurreko urteetan lez, bai forma aldetik eta bai eduki aldetik lehiaketa irekia izango da.

Aurtengo gaia Lauaxetak idatzitako olerki bik osatzen dute: Itauna…Erantzuna. Gainerako baldintza guztiak aurreko edizioetako berberak izango dira.
Gutxienez 100 bertso-lerro idatzi beharko dira eta gehienez 200. Egileak askatasun osoa izango du bere gustuko ahapaldiak, neurriak eta errimak erabiltzeko. Lanak euskaraz idatziko dira eta originalak beharko dute izan, eta aurkeztu ahalko dira urriaren 13a baino lehen hemen: Astiunerako Udal Erakundea, Agirre Jauregia, Aita Elorriaga 1, 48100 Mungia. Lanez gain, egilearen datuak ere aurkeztu beharko dira gutun-azal itxi batean.

Sari bi egongo dira, lehenengoa 800 eurokoa eta bigarrena 500 eurokoa.

Epaimahaia azken urteetan lez, Miren Agur Meabek eta Karlos Santistebanek osatuko dute, eta sari-banaketa abenduaren 3an egingo da, Euskeraren Nazioarteko Egunean Mungian egiten den ekitaldi ofizialean.

Informazio gehiago Mungiako weborrian topatuko duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button