BERTSOTAN

Beñat Gaztelumendi onena Maule-Lextarreko saioan

Maule-Lextarren jokatutako Bertsolari Txapelketa Nagusiko hirugarren finalaurrekoan Beñat Gaztelumendik 694,5 puntu bildu zituen. Horrek esan nahi du azaroaren 19an Amurrion izango den finalaurrekorako sailkatu dela zuzenean.

Hantxe bildu zen txapelduna Etxahun Lekue, Beñat Iguaran, Nerea Ibarzabal, Julio Soto eta Nerea Elustondorekin. Eta bere ostean,  668,5 puntu eskuratu zituen Julio Sotok; 663 Nerea Ibarzabalek; 656,5 Etxahun Lekuek; 637,5 Nerea Elustondok; eta, 604 Beñat Iguaranek.

Durangon izango da etapa honen azken hitzordua datorren igandean, azaroaren 12an. Saio horren ondotik, 18 bertsolarik egingo dute aurrera eta 6 geratuko dira kanpoan.

Orain arteko sailkapenak hemen ikusi ahal dituzue. 

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button