IKUS-ENTZUN

“Berdinzinema” zine-foruma abian da Montehermoson

Emakumeon Jabekuntzarako eta Berdintasunerako Eskolak Berdinzinema izeneko zine-foruma antolatu du, Gasteizko Montehermoso zentroan.

Hala, ostegunean, otsailak 26, 80 egunean pantailaratuko da Montehermoso zentroko Ortuño aretoan, 18:30etik 21:00etara. Helena Gonzalez zine eta giza eskubideetan aditua eta ZINHEZBA Kultura Elkarteko kidea da zikloaren koordinatzailea.

Ostegunean aurkeztuko den 80 egunean film ezagunaren harira, filmak zineman gutxi jorratzen den gaia lantzen du: helduen arteko maitasun harremanak eta lesbianismoa. Modu errealista eta naturalean, dramatismoan erori gabe, askotan isilpean geratzen diren bizimoduak kontzen dizkigu.
Axun (Itziar Aizpuru) 70 urteko emakumea da, alabaren senar ohia zaintzera joan da ospitalera. Ondoko gaixoa zaintzen duen emakumea Maite (Mariasun Pagoaga) da, nerabezaroko lagun mina, 50 urte luzetan ikusi ez duena. Gaztetan zuten kimika oraindik bizirik dagoela sumatuko dute berehala. Axun Maitek erakartzen duela jabetzen hasiko da.

Zikloaren baitan bestelako film hauek pantailaratuko dira: apirilaren 23an, La Demora; maiatzaren 28an, Pozitia copilului; urriaren 30ean, Stories we tell; azaroaren 27an, Evelyn; eta, amaitzeko, abenduaren 18an, Forbidden voices.

Informazio gehiago: vitoria-gasteiz.org.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button