ARTEA

Begiradaz eta entzuteaz hausnartzeko proiektu bat

Azkuna Zentroan, Babestu, Sorkuntzari Laguntzeko programaren egoitzan aritu den Abel Jaramillo artistak Ninguna noche en llamas erakusketa inauguratu du. Babestu.Sorkuntza garaikidea babesteko programaren helburua sorkuntza eta zabalkunde artistikoa bultzatzea da, eta artearen narratiba berriei begiratzea dakarten prozesu eta ikerketa artistikoei laguntzen die.

Kasu honetan, Ninguna noche en llamas honetan datza: “Diziplina anitzeko proiektu hau mugimenduan dagoen irudiaren eta idazketaren artean dago, eta kontakizunen eraikuntza, historiaren mekanismo narratiboak, hizkuntzaren bidez eraldatzeko ideia eta une desberdinetan igarotzen eta kopiatzen diren irudiak jorratzen ditu.“

Abel Jaramillok berak esan duen bezala, “pelikula modular bat lantu dut, eta hausnarketa egiten dut begiradaz eta entzuteaz, lekuen eta denboren arteko loturez eta fikzioek duten ahalmen narratiboaz”.

Abel Jaramillo artista da, Arte Ederretan graduatua Gaztela-Mantxako Unibertsitatean eta Arte Garaikide, Teknologiko eta Performatiboan masterra EHUn. Bilbo, Brusela, Bartzelona, Palma, Granada eta Badajoz hirietan bakarka erakutsi du bere lana. Hainbat zentrotan egin ditu egoitzak, hala nola Erromako Espainiako Akademian (Erroma, 2022- 2023), Las Cigarrerasen (Alacant, 2020) eta Hangarren (Lisboa, 2018).

Abel Jaramillo artistaren ostean, 2025ean, Beatriz Sánchez, Inés García, Estibaliz Sádaba Murguía eta Ivonne Villamil artistak hasiko dituzte beraien egoitzak Lantegian.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button