
Gasteizen, Poetak Maiatzean izeneko jaialdia garatzen ari da hil honetan. Maiatzean errezitaldi oso desberdinak antolatu dira Arabako hirian, eta zorionez batzuk euskaraz izaten ari dira.
Nerea Gallastegi, Edu Zelaieta, Paloma Rodriguez-Miñambres, Manex Agirre Gaizka Amondarain izan dira aurreko egunetan entzun ahal izan diren poeta batzuk.
Asteartean, Poesia eta sukaldaritza: Hitza eta lapiko topaketan Patxi Ezeiza, Michelin izarra duen sukaldaria eta Josetxo Azkona, Koilara bete hitz liburuaren egilea bildu ziren.
Gaur berton, ostera, Denbora bere lekura izeneko saioa egingo du Gerardo Markuleta eta Jabier Muguruza bikoteak. 19:30ean izango da, Arte eta Lanbide Eskola-Liburutegian.
Maiatzaren 27an, asteartean, 20:30ean, Castillos Suarezek Urtebetetze Festa poesia errezitaldia egingo du Parral tabernan, Borja Estankona (musika) eta Ainara Lasa (irudiak) lagunekin.
Azkenik, maiatzaren 29an, Anjel Erro eta Rikardo Arregi poetek Poesia enGAYatua errezitaldia egingo dute Arte eta Lanbide Eskola-Liburutegian, 19.00etan.
Bestelako errezitaldiak eta hitzorduak, hemen kontsultatu.