IKUS-ENTZUN

Fant jaialdi fantastikoa Bilboko hainbat aretora ailegatuko da

Pre-Fant egitarauak BBK Aretoa, Bidebarrieta Kulturgunea eta Guggenheim Museoa bisitatuko ditu, apirilaren 24tik aurrera, “orain denbora gutxiko ekoizpen lanen erakusketarekin, hitzaldi batekin eta Art After Dark DJ saio bereziarekin”.

Hala, BBK Aretoan Sitges Tour AContracorriente programako zenbait film eta Sophia Takalen Always Shine pelikularen aurre-estreinaldia pantailaratuko dira.

Bidebarrieta Kulturgunean, halaber, Robocop filmari buruzko hitzaldia egingo du Toni Garzón Abadek, apirilaren 16an, 19:30etik aurrera, filma ezagun horren 30. urteurrenaren harira.

Pre-Fant programa apirilaren 28an amaituko da, Guggenheim Museoan: Rosemary Myersen Girl Asleep filmaren emanaldi bereziarekin eta Carlos Bayona DJren saioarekin, Art After Darken barruan.

Hori guztia Bilboko jaialdi fantastikoaren aurretik egin ohi den Pre-Fant programaren baitan egingo da, jaialdia bera maiatzaren 5etik 12ra bitarte egingo baita. Jaialdian izango den nobedadeetako bat ere iragarri berri dute oraintsu: Azkuna Zentroaj hartuko duen The Vault of Rob Zombie. A Cómic Tribute erakusketa. Hainbat marrazkilarik Rob Zombie sortzaile (musikari, zinegile…) estatubatuarraren obra omenduko dute. Erakusketan parte hartuko duten marrazkilarietako batzuk hauexek dira: M. A. Martín, David Rubín, Manuel Bartual, Koldo Serra, Luis Bustos, Mamen Moreu…

Informazio gehiago: fantbilbao.eus.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button