Josune Muñoz adituaren eskutik abiatuko da, irailaren 18tik abenduaren 18ra arte, Euskal Literatura Feminista ikastaroa Bilboko Foru Liburutegian. Euskarazko ikastaroan izena emateko epea irailaren 16ra arte izango duzue zabalik.
Jarduera honetan euskal emakumeek objektu literariotik subjektu literario izatera daraman bidean arakatuko da, feminismotik hurbilen idatzi duten egileak eta plazaratu dituzten lanak ezagutzeko, irakurtzeko eta aztertzeko aukera emanez.
Ikastaroaren helburua euskal emakumeen literatura feministaren lanak ezagutaraztea da, bai eta mota honetako literatura irakurtzeko ohitura sortzea edo areagotzea ere.
Landuko diren gaiak askotarikook izango dira, tartean honako hauek: Bertsolaritza feminista: Uxue Alberdi; Haur eta gazte literatura: Mariasun Landa; Amaia Lasa eta beste poeta feminista batzuk; Antzerkigile feministak; Komikigintza feminista; Euskal literatura feminista XXI. mendean; eta abar.
Klase atseginak egiten ahaleginduko da, eta partaidetza bultzatuko da. Oro har, saioak teoriko-praktikoak izango dira, eta ikastaroaren hasieran materiala banatuko da, hainbat testuz osatuta, saioetan landuko dena.
Informazio zehatza hemen kontsultatu ahal duzue.