ESZENA

Umore Azokarako lanak bidaltzeko epea zabalik

2015eko maiatzaren 21, 22, 23 eta 24an, Leioan egingo den XVI. Umore Azokan parte hartzeko proposamen artistikoak bidaltzeko epea zabalik da. Lanek batez ere, Estatuan estreinakoak edo 2014 eta 2015ean zehar aurkeztutakoak izan behar dute.

Azokaren ateak zabalik dira kalea adierazpen eta komunikazio artistiko moduan erabiltzen duten konpainia edota artista profesionalen lanei, eta hortaz, kale antzerki, musika, zirku, dantza eta bestelako lanak egiten dituztenei.
Proposamenak Azokaren bulegora bidali behar dira, konpainiek egoki ikusten duten dokumentazio guztiarekin batera, proposamena zertan den azalduz.

Interesaturik dauden konpainiek  azaroaren 17tik abenduaren 21era bitartean eman behar dute izena www.umoreazoka.org web gunean. Han aurkituko dituzte parte hartu eta proposamenak bidaltzeko baldintzei buruzko argibide guztiak.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button