LITERATURA

“ArgIHIzkiak” literatura-lehiaketaren erakusketa Gorlizen

Egizu Getxo euskaldun elkarteak eta UK aldizkariak, Uribe Kostako Mankomunitatearekin, Erandio, Leioa, Berango eta Getxoko udalekin, eta hainbat elkarterekin (Getxophoto, Berbots, Berbalamiñe, Leioako berbalagunak, Aitxu! eta Bizarra Lepoan, besteak beste), ArgIHIzkiak literatura-lehiaketa antolatu dute aurten ere.
Ekimen honen helburu orokorrak hauek dira: jendea euskaraz idaztera eta irakurtzera animatzea, eta Uribe Kostako argazkilariak eta euren lana sustatzea eta zabaltzea. Argazkietan oinarritutako II. testu laburren lehiaketa honetara lanak bidaltzeko epea maiatzaren 1etik ekainaren 15era bitartean egon zen zabalik, eta orain erakusketa etorri da.

ArgiHizkiak literatura-lehiaketako 12 argazki eta horietan oinarritutako euskarazko testu labur onenak biltzen dituen erakusketa, otsailaren 16ra bitartean bisitatu ahal izango da, Gorlizeko Eloisa Artaza erakustaretoan.

Lehiaketan 16 urtetik gorako edonork parte hartu ahal izan du; eta  bi kategoria izan ditu: bata, labur-laburra (160 karaktere gehienez) eta, bestea, laburra (100 hitz gehienez). Testuak euskara batuan edo edozein euskalkitan egon zitezkeen idatzita, eta argazkietako batean egon behar ziren oinarrituta. 12 argazkilariren argazki bana aukeratu ziren eta horietan oinarritutako testuak idatzi zituzten parte hartzaileek.

Bigarren edizio honetako 12 argazkilariak, Erandio, Sopela, Berango, Leioa, Algorta eta Gorlizko profesionalak eta zaletuak dira: Aitor Galbarriartu, Fede Merino, Iker Basterretxea, Elker Azketa, Willy Uribe, Sara de Diego, Nagore Ayo, Juan Gomez, Natxo Pedrosa, Eduardo Camino, Peru Isasi eta Luis de Isusi.

Erakusketa ibiltaria da, Erandion, Berangon, Leioan, Getxon  eta Urdulizen egon ostean, orain Gorlizen egongo da, eta ondoren Uribe Kostako gainontzeko herrietan datozen hileetan. Jasotako testu guztiak Interneten ere badaude.

Informazio gehiago www.egizu.org webgunean dago.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button