IKUS-ENTZUN

Leioako Film Laburren Lehiaketa abian da

Dagoeneko martxan da Leioako Film Laburren Lehiaketa, eta parte hartu nahi dutenek urriaren 11 baino lehen bidali beharko dituzte euren lanak.

Aurkeztuko diren lanek edozein gai jorra dezakete (bideo-zintak zuzeneko grabazioak edo animazio-lanak izan daitezke), eta DVD formatuan bidali behar dira: KULTUR LEIOA. Jose Ramon Aketxe plaza 11, 4. 48940 Leioa (Bizkaia).

Sariak ondokoak izango dira: Lehenengo saria (gaztelaniaz) 1.000 euro eta diploma, euskarazko eta gaztelaniazko lanarentzat bana; bigarren saria 700 euro eta diploma; eta, azkenik, Leioako egilerik onenarentzat 400 euro.

Sari-banaketa 2013ko azaroaren 29an izango da, 19:30etan, Kultur Leioan.

Informazio gehiago: kulturleioa.com.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button