ESZENA

Dantzaz konpainiak “Artean” ikuskizuna antzeztuko du Elorrion

Uztailaren 13an, ostirala, eta Musikaire programaren baitan, Donostiako Dantzaz konpainiak Artean ikuskizuna antzeztuko du Elorrion. Emanaldia herriko plazan izango da, 22:30ean.

Ikuskizun honetan euskal konpainia berriro aritu da Itzik Galili maisu famatuarekin elkarlanean. Oraingoan, koreografo israeldar honen Earth apples apartekoa eta nazioarteko sortze lan bat, Flash deluxe, eskainiko da.

Ikuskizunean sendotasuna eta maisutasuna uztartzen dira. Musika Paxkal Indoren perkusio eta txalapartan sustengatzen da eta dantzari dagokionez, Lukas Timulak eslovakiarra arduratu da koreografiaz. A place between eskainiko du. Izenburuak berak adierazten duenez, bi ekitaldiren arteko unea izan liteke, baina baita jaiotzaren eta heriotzaren arteko gunea ere, alegia, erdibidea.

Adriana Pous Ojeda da ikuskizunaren zuzendari artistikoa eta dantzariak ondokoak: Ane Anza, Emmanuel Dobby, Nuria Gimenez, Anna Jirmanova, Patricia Langa, Hugo Mercier, Guillermo Millan, Daniel Navarro eta Marina Scotto.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button