
Bardoak taldekako ekimeneko lehen faseko azken bost saioak jokatuko dira asteburuan. Bigarrena, martxoaren 7tik 30era jokatuko da eta horretan sei saio jokatuko dituzte. Hortik aterako dira apirilaren 12ko finalerako sailkatuko diren hiru taldeak.
Hortaz, ostiralean hiru saio jokatuko dira: Barañaingo Haizea elkartean bertso-merendua; Uitziko Merkualde elkartean bertso-merendua eta Etxarri-Aranazko gaztetxean bertso saioa. Larunbatean Leitzan izango dira Bardoak, Akerbeltz elkartean bertso-merendua egiteko. Eta lehen faseari amaiera emateko igandean, Barañaingo Haizea elkartean bertso-merendua egingo dute.
Behin saio horiek jokatuta erabakita geldituko da txapelketaren bigarren fasera pasako diren taldeak. Bost multzotan daude banatuta parte hartzen duten 16 taldeek eta horietatik sei dira hurrengo fasean arituko direnak.