ARTEA

Max ilustratzailearen lanak Garabaten

Max Espainiako marrazkilari ospetsuenetarikoa da. El Vibora komikian argitaratu zituen bere lehenengo lanak 80ko urteetan, eta harrezkeroztik egundoko laudorioak jaso ditu bere lanak. Egun estatuan dagoen ilustratzaile onenetarikoa da, eta bere lanek harrera izugarria dauka, bai eta atzerrian ere.

Bilboko Garabat galerian Maxek ilustratutako Un perro en el grabado de Durero titulado El caballero, la muerte y el diablo obraren inguruko erakusketa dago ikusgai. Argitalpenak Durero pintore klasikoaren grabatu batean oinarritutako narrazioa ere jasotzen du, Marco Denevi argentinarrak idatzitakoa.
Liburua bost tintarekin inprimatu da, antzinako sistema bat erabiliz, eta Maxek hainbat ilustrazio biltzen du, guztiak gerrari buruzkoak. Erakusketan, ilustrazio horien zenbait original paratu ditu marrazkilari espainiarrak.

Ilustrazioaren arloan ez ezik, komikigintzan ere ibilbide luzea egin du, eta kritikaren oniritzia jaso duten hainbat lan argitaratu ditu, tartean, 2007an Komikiaren Sari Nazionala jaso zuen Bardin el Superrealista, eta oraintsu plazaratu dituen bi lanak: Vapor eta Paseo astral.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button