MUSIKA

Bad Religion, Biafra eta Toy Dolls Gasteizko Gasteiz Calling jaialdian

Larunbatean, hilak 5, sekulako punk jaialdia egingo da Gasteizko Iradier Arena zezen-plazan, 16:00etatik aurrera, Gasteiz Calling izenpean, The Clash punk banda mitikoaren London Calling kantu ezaguna omenduz.

Bada, antolatzaileek punk-rockzaleentzako kartel bikaina ondu dute, askotariko bandak biltzen dituena. Hasteko, Kaliforniako Bad Religion taldea aipatu behar da. Hardcore melodikoaren talde aitzindariak milaka lagun bilduko ditu, erritmo azkar eta melodiatsuak entzuteko asmoz.

Beste ordezkari klasikoak ere izango dira: AEBetako Dead Kennedys taldeko abeslari eta buru izandako Jello Biafra eta Ingalaterrako punkaren ordezkari The Toy Dolls.

Horiei beste bi talde estatubatuar gehituko zaizkie: Good Riddance (hardcore) eta Casualties (street punk).

Euskal Herriko ordezkaritza ere azpimarragarria izango da: Estricalla eta Gatillazo. Azkenik, Bartzelonako Blowfuse taldearekin osatuko da kartela.

Informazio gehiago: gasteizcalling.com.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button