BESTELAKOAK

Liburu Eguna, Topagunearen eta Artiumen eskutik

Topaguneak Irakurri gozatu eta oparitu kanpaina jarriko du martxan liburuaren nazioarteko eguna ospatzeko bosgarren urtez. Topaguneak antolatutako kanpainan, herrietako euskara elkarteak, liburutegiak eta liburudendak elkarrekin aritzen dira, liburutegian euskarazko liburuak maileguan hartzen dituztenei liburu gehiago erosteko txekeak emanez liburutan gastatzeko. Ekimena astelehenan, hilak 18, aurkeztuko dute Donostiako Koldo Mitxelena Kulturgunean, 11:00etan.

Bestalde, gaur, Gasteizko Artium museoan arte eta kultura garaikideko irakurketa jarraitua egiten ari dira 21:30era bitartean. Horrez gain, blues eta flamenko kontzertua (Tobacco Road blues taldea, eta Eduardo Florido abeslari eta Antoñana gitarra jotzaile flamenkoak), eta haurrentzako ipuinen ilustrazioari buruzko erakusketa ere atondu ditu.

Aipaturiko ekimen horiek ez ezik, museoak bookcrossing ekintza ere egingo du gaur. Hala, arteari, argazkigintzari eta arkitekturari buruzko 200 liburu askatuko ditu hiriko toki esanguratsuenetan, hala nola, unibertsitateko campusean, autobusen geltokian edo Andre Maria Zuriaren plaza.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button