Igandean, otsailak 14, Malas Compañías Zirko Taldeak Letter. Eskutitz baten bidaia ikuskizuna eskainiko du Kultur Leioan.
Malas Compañías euskal zirkuaren adierazle nagusienetarikoa da gaur egun Euskal Herrian. Talde honek diziplina ezberdinen arteko oreka, publikoarekiko gertutasuna, emozio eta sentsazio ezberdinak transmititzeko grina lantzen ditu, eta Letter honetan antzerkia eta zirkua, umorea eta poesia nahasten ditu.
“Gutunek gure ahotik irten ezin diren hitzak esateko balio dute, gutunek zain gauden hitzen oihartzuna ekartzen digute. Baina bide horretan gauza asko gerta daitezke eta sarritan bide hori, bidaia hori, bihurtzen da benetan axola duena, benetako protagonista.”
