ARTEA

Zuhar Iruretagoienaren “Vexations” proiektua liburuan

Gaur, arratsaldeko 20:30ean, artistaren azken proiektuaren argitalpenaren aurkezpena egingo dute Bilboko ANTI liburu-dendan.

Zuhar Iruretagoiena artista zarauztarrak, Vexations (Irainak) instalazioa paratu zuen joan den udazkenean Bilboko Guggenheim Museoan. Obra Eric Satie musikari frantsesaren izen bereko partituran oinarritzen da. Bideoan berriz, saxofonista bat eta biolin-jotzaile bat sabaitik zintzilikatuta ageri dira, Satieren partitura behin eta berriz jotzen duten bitartean.

Lan hartaz galdetu genionean hauxe ihardetsi zigun: “Vexations proiektua nire azken lana da. Bertan oraintxe bertan interesatzen zaizkidan arlo eta esparruak jorratzen eta esperimentatzen saiatu naiz. Akzio konkretu bat du ardatz, bi musikariekin kolaborazioan jaiotako akzio batetatik abiatuz, gerora sortu diren piezak osatzen dute. Esan nahi dudana zera da: akzio horren erregistrotik pieza desberdinak sortu direla; musika diskoa (biniloa), argazki serie bat, bideoa eta bi molde”.

Liburua behar pertsonaletik sortu da, biltzeko beharretik, proiektu errebisatzeko beharretik, nolazpait, dena ixteko beharretik. Komentatu digunez, Francisco Javier San Martín irakaslearekin izandako elkarrizketekin ere osatu da testua.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button