LITERATURA

Irakurtzeari utzi diogu?

Galdera horri erantzun nahian, Miren Billelabeitia eta Patxi Zubizarreta idazleak bilduko dira bihar, Bilboko Bidebarrieta Kulturguneak antolaturiko Eztabaidak Literaturarekin XXI. Mendean zikloaren barruan. Topaketa arratsaldeko 19:00etan izango da, Bidebarrietako Liburutegiko Areto Nagusian. Hitzordua Juanra Madariaga idazleak moderatuko du.

Oraingo honetan, gaur egun hemen dauden irakurketa indizeei buruz hitz egingo da, azken urteekin alderatuta goranzko joera izan baitu. Irakurleek liburuen, eleberrien, komikien, eta abarren inguruan dituzten interesei buruz ere hitz egingo dute. Eta galdera nagusia horixe izango da: Irakurtzeari utzi diogu? Zeintzuk izan daitezke arrazoiak? Denbora gutxi, pantailak, teknologia berriak, interesik eza,… Litekeena da irakurtzeko ohiturak behera egitea, teknologiaren agerpen hipnotikoa dela eta? Berehalakotasunaren aroan bizi gara, dena da bizkorra eta azkarra, dena da instantekoa eta interaktiboa, formatu zaharrak gero eta zaharragoak sentitzen dira, eta sare sozialak eta bideo-jokoak eta multimedia supermodernoa da, haurtzarotik bonbardatzen gaituzte (dituzte), eta irakurtzeko ohitura gero eta urriagoa da.

Miren Billelabeitia (Mungia, 1960). Euskal Filologian lizentziatua, gazteen artean irakurketaren eta literaturaren kultura sustatzeko hainbat lan eta hausnarketa burutu ditu. Euskara Literatura Sarietako Euskarazko saiakera saria jaso du Norberak maite duena: hitza gogoan, irakurketa biziz (Pamiela, 2022) lanagatik.

Patxi Zubizarreta (Ordizia, 1964). Euskal Filologian lizentziatua, haur eta gazte literaturako idazle ezagunenetakoa da, bere lan bakoitzean hainbat gai landuz, hala nola migrazioa, kultur anizkotasuna, familia eta umorea, besteak beste. Makina bat lan interesgarri argitaratu ditu eta sari garrantzitsu askoren jabe da. Euskadi Saria hainbat aldiz jasoa da.

Hitzordu honetarako sarrera doakoa da eta sarrera librea izango da lekua bete arte.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button