BERTSOTAN

“Azken Bidaia” eta “Zapla” bertso saioak, Gipuzkoan

Azken Bidaia, larunbatean, 18:00etan, Donostiako San Telmo Museoan egingo den heriotzari buruzko bertso saioa da. Bertan Andoni Egaña, Julio Soto, Maialen Lujanbio eta Miren Amuriza arituko dira. Jon Sarasuak ere parte hartuko du.

Bertsozale Elkarteak antolatu du saioa, “bertso saio arruntak ez ezik, bestelako emanaldi eta saiakera berritzaileak ere bultzatu nahi ditugu” eta hortik etorri da Bidaiak ekimena. Ikasturteko azken bidaia izango da, “zentzu guztietan”.

Gipuzkoatik atera gabe, bertsolari gazteen plazaratzean eragiteko asmoz Zapla bertso zirkuitua antolatu da Gipuzkoan, eta ekimenaren azken saioak egingo dira. Maiatzaren 29an hasi eta uztailaren 2ra arte sei saio antolatu ditu Gipuzkoako Bertsozale Elkarteak.
Gaur, ekainaren 18an, Zarautz bisitatuko du zirkuituak, eta 18:30ean, Torreoian bertso saio musikatua egingo da Asier Ibarguren, Ane Beloki, Oihana Arana eta Beñat Gaztelumendirekin.

Datorren astean, hilak 25, Legazpin bilduko dira Uxue Alkorta, Maddi Aiestaran, Julene Iturbe eta Ane Labaka. Eta azkenik, uztailaren 2an, Beasainen elkartuko dira Uxue Alkorta, Haizea Arana, Iker Ormazabal eta Nerea Elustondo.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button