MUSIKA

Leihotikan taldearen ibilbidea jasotzen duen bilduma kalean da

Leihotikan hardcore-punk laukote nafarrak 18 urteko ibilbidea laburbiltzen duen Oroimenak Erretzen. 18 urte izenburuko bilduma aurkeztu zuen atzo Donostian.

Diskoaren kantuak bi ataletan banatzen dira. Batetik, taldearen zaleek lau orain arte kaleraturiko lau diskoetako kantu kutunak aukeratu dituzte eta bestetik, kantu sorta ezezagunak biltzen dituen atala.

Bigarren multzo horretan 1996. urteko maketako kantuak eta beste hainbat tokitan sakabanaturiko doinuak jasotzen dira, besteak beste, zenbait irrati eta kolektibok argitaraturiko bildumetako abestiak.

“Argi dut Leihotikanek publiko txikia duela oraindik. Alde batetik, haiek ez dute sekula arrakasta hori lortu nahi izan; eta bestetik, jende gehienak ez ditu aintzat hartu. Hala ere, beren zale amorratuei esker darraite hemen; horiei, eta 18 urte hauetan izan duten etengabeko jardunari (ez beti agerikoari) esker”, idatzi Marino Goñik GOR diskoetxeak bidalitako oharrean.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button