BERTSOTAN

Azken Bertso Errondaren finala, gaur

“Hasten den guztiak ganorazko amaiera bat merezi duelako, aurtengoa azken Bertso Erronda izango da. Horretarako, Bilboaldeko ikasle eta ikasle ohi txar baina poteatzaile, koplazale eta potolari kutunenak bildu ditugu. Bi saio eta final bat, besterik ez.
Gure bertso-tabernako pertsiana jeitsiko dugu, berriz zabalduko ote dugun jakin gabe… atera dezagun azken erronda!”

Horixe da Bilboko Bertso Erronda ekimenaren despedida. Otsailaren 7an izan zen aipatzen diren saio horietariko bat, lehen finalerdia, Errondabiden. Bertan Janire Arrizabalaga, Maite Sarasola, Haizea Telleria, Kerman Diaz, Aissa Intxausti eta Asier Alcedo airtu ziren.
Otsailaren 21ean bigarren saioa egin zen BIRAN, Irune Basagoiti, Enare Muinategi, Paule Loizaga, Ander Anakabe, Josu Ibarguren eta Ander Ucelay bertsolariekin.

Eta finala egiteko eguna heldu da. Gaur, martxoak 7, Zazpi Katun izango da, 19:30ean. Arituko diren bertsolariak Asier Alcedo, Irune Basagoiti, Kerman Diaz, Josu Ibarguren, Aissa Intxausti, Paule Loizaga eta Maite Sarasola izango dira.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button