EMAKUMEA

Azaroaren 25ean

Emakumeen kontrako indarkeriak hainbat ertz ditu, ñabardura, kolore, erregistro… asko. Modu desberdinean interpelatzen digute, nahiz eta osoki ez garen guztiez jabetzen. Hainbat aurpegi, batzuetan iheskorrak eta ukaezinak, dituen indarkeria horrek injustiziazko ispiluaren aurrean islatuta ikusteko aukera eman digu, eta gustatu edo ez, isla horrek gure konpromiso pertsonalaren egia itzultzen digu. Konpromiso horren bidez, azaroaren 25 honetan, borrokarako eta erresistentziarako gure nahia erakustea nahi dugu, baita urrunetik gureak ere badiren beste errealitateekin enpatizatzeko gure gaitasuna ere.

Askotan, emakumeen kontrako indarkeriari heltzea eta hura salatzea mugatuta egon ohi da gure garaian eta eremuan ainguratuta gaudelako: mendebaldea, Euskadi, gure ohiko elkarbizitza eremuak…, eta askotan, ahaztu egiten dugu beste geografia eta kultura batzuetan, antzekoak edo berberak izan arren, modu tragikoan desberdinak ere badiren borrokei egin behar izaten dietela aurre.

EDE Fundazioaren Orekatuz batzordetik Afganistanez gogoratu nahi dute, emakumeen eskubideak mendetan zehar urratuak izan diren eta oraindik ere urratuak jarraitzen duten herrialdeaz.
Afganistanen emakumeen errealitatera hurbiltzeko nahi honetan, Simon Bolivarreko eraikuntzan hainbat ispilu kokatu dira errealitatearen datuekin eta protagonisten, Afganistaneko emakumeen, testigantzetatik ateratako esaldiekin.

Asteazkenean, azaroaren 24an, 13:00etan, Afganistaneko kirolaria eta emakumeen eskubideen aldeko aktibista den Nilofar Bayat gonbidatu da, bertan bizi duten egoerari buruz hitz egiteko.

“Eta zu, nola kokatzen zara indarkeriaren ispiluaren aurrean? Makurtu egiten zara, edo borrokatu eta iraun egiten duzu etorkizun hobea izateko amesten duten Afganistaneko emakume hauen moduan?”

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button