ARTEA

Errealismorik errealena Markinako Uhagon Kulturgunean

Gaurtik eta otsailaren 16ra bitartean Caballero de la Guerra artistaren pintura erakusketa paratu dute Markinako Uhagon Kulturgunean.
Artista honek pintura errealista lantzen du batik bat. Erakusketako lan gehienen gaia hiria da; kaleak, jendea eta kaleko objektuak marrazten ditu egileak abilezia eta zehaztasun sinestezinez, baina, kubismoa, abstrakzioa, pop-art-a ere ageri dira lan batzuetan.

Aipaturiko azken estiloak eraikinen alde lauetan suma daiteke, edota abstrakzio moduko zerbait, horma urratu eta orbainduetan, eta pop-art, objektu hurbiletan, hots, birziklatzerako edukiontzietan, kasu. Honek guztiak paisaia urbano kolore anitzeko bat osatzen du. Hala, errealismotik gertuko argazkigintzarekiko fotocollage faltsuak diruditen irudiak osatzen ditu artistak.

Gogoratu, gaurtik otsailaren 16ra bitartean irudi xelebreekin gozatzeko parada izango duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button