IKUS-ENTZUN

Maitia nun zira?

Gaur, Zornotzako Zelaieta zentroan Maitia nun zira? izeneko dokumentala pantailaratuko dute.

Lanaren sorrera interesgarria bezain hunkigarria hemen duzue: Lehen mundu gerla garaian 1915-1918 artean, Prusiako Komisio fonografikoak Alemaniako preso-esparruetan zeuden presoak grabatu zituen, hauen artean euskal presoak euskal kantak abesten. Artxiboetan 10 euskal presoen ahotsak entzungai dira: lapurtarrak, baxenafarrak eta zuberotarrak denak. 2014an, Euskal kultur erakundeak soinu hauen kopia numerikoa jaso zuen Berlingo Etnologia Museoaren eta Humbold Unibertsitatearen eskutik. Audio artxiboak ezagutarazteko asmoz, Mondragon-Aretxabaletako ikus-entzunezko unibertsitateko Ainara Menoyo eta Elena Canas ikasleek Maitia nun zira? dokumentala sortu dute.
Bertan 85 euskal kantu dira: Gernikako Arbola, Adios izar ederra, Lili bat ikusi dut, Ziburutik Sararat, Amodio ohore, Lurraren pean sar nindaite, Atharratze jauregian. Elena Canas eta Ainara Menoyo ikasleek beren Gradu Bukaerako Lanarentzat artxibo berezi hauek aztertu dituzte eta bideo dokumental ederra sortu ere.

Dokumental hori Euskal Herriko zazpi probintzietako kultur eragile askoren parte hartzeari esker egin da : Odei Barroso, Xabi Etcheverry, Bea Salaberry eta Katixa Dolhare, Edurne Garmendia, Iñaki Perurena, Eneko Sagardoy, Aritz Labrador, Reyes Prados, Eneko Bidegain, Karmele Jaio, Daniel Landart, Aitor Arregi, Javier Martinez. Halaber, Maider Bedaxagar, Maite Deliart, Mikel Urdangarin eta Kepa Junkera.

Gaur ikusteko aukera izango duzue 20:00etatik aurrera, Zornotzako Zelaieta zentroan.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button