MUSIKA

Aurtengo Jazzaldian arituko diren tokiko taldeak hautatzeko kontzertuak

Aurtengo Jazzaldian arituko diren tokiko taldeak hautatzeko lehen kontzertua bihar bertan antolatu da. Guztira 15 kontzertu izango dira urtarriletik martxora.

Aurten aurkeztu diren 41 proposamenetatik, eta taldeek ekarritako grabazioetan oinarrituta, Jazzaldiaren antolakuntzak 15 banda hautatu ditu, urtarriletik martxora Donostian jo dezaten. Zuzeneko emanaldi horien ondoren, antolakuntzak, taldearen kalitate artistikoa eta ikus-entzuleen erreakzioa aintzat harturik, azkenean 57 Jazzaldiaren egitarauan sartuko diren 10 taldeak hautatuko ditu.

Diogun bezala, bihar, urtarrilak 18, Gregario de Luxe arituko da Victoria Eugenia Clubean, 19:30an hasita. Hil honetan ere, 27an, Arnela taldeak egingo du kontzertua toki berean.

Hurrengo kontzertu guztien ordutegia hemen kontsultatu ahal duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button