
Nafarroako Filmotekak Nafarroarekin edozelako lotura duten pelikulen inguruko zikloa ondu du urrian; Filmotekak gorde lezakeen materialekin ondu dute zikloa, hain zuzen. Hala, hil honetan, Nafarroako Gobernuaren laguntzekin egin diren lanak proiektatuko dira, tartean, 180º Rumbo a la luz (Iratxe Pérez ) eta Las pelotaris (Andrés Salaberri eta Daniel Burgui ).
Zikloa iragan 1ean hasi zen, 180º Rumbo a la luz laburraren emanaldiarekin. Gaur, halaber, Los Pelotaris ikusteko aukera bikoitza izango da, 19:00an eta 21:00etan. Filma emakumezko pilotarien inguruan ardazten da: “2014ko irailean, Mexikoko Zinacantepec hirian, Euskal Pilotaren Munduko Txapelketa Absolutua egingo da. Munduko Txapelketan urrezko titulua da kirol honetan emakume batek eskura dezakeen sari handiena. Emakume pilotarien sabaia da”.
Emanaldi hauekin osatzen da zikloa: urriak 20, Hablando con Aiert. La infancia en el valle de Salazar (Labrit multimedia); urria, 22, IV Home Movie Day ekimena, eta amaitzeko, urriak 29, ¡Gora vasco! (Roberto Arizmendi).
Informazio gehiago: filmotecanavarra.com.