ESZENA

“Txori Kantazale” ekitaldia, “Poetak Maiatzean” programaren barruan

Txori Kantazale (Xabier Leteren ildoan) izeneko ekitaldia egingo du igandean, hilak 15, Alex Gurrutxaga (testuak) eta Joana Otxoa de Alaiza (pianoa) bikoteak, Gasteizen garatzen ari den Poetak Maiatzean programaren barruan. Ikusgarria Oihaneder Euskararen Etxean izango da, 19:30ean hasita.

Hortaz, Txori Kantazale piezan piano doinuak eta hitzak uztartzen dira, eta emaitza, hitzez lagundutako piano kontzertu bat izan daiteke, edo bestela esanda, piano musikaz jantziriko kontakizun bat. Edonola ere, Leteren unibertsoan murgiltzeko eta bere obra barrutik ezagutzeko aukera eskaintzen da hitzorduan.
Protagonistek adierazi duten bezala, “ikusgarrian Leteren abestien berrinterpretazio landuak eskainiko ditugu, baita haren gustuko melodiak ere. Bere testuen artean ibiliko gara, poema ezagun nahiz ezezagunei erreparatuz. Eta Leteren bizi-ibilbidea ebokatuko dugu. Ez dugu Txori kantazale espektakulu gisa ulertzen, Leteren barne-munduan elkarrekin murgiltzeko enkontru bat bezala baizik.”

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button