MUSIKA

Audience eta Atom Rhumba, “Sotoko Hotsak” egitarauaren baitan

Sinuöse elkarteak ondu ohi dituen Sotoko hHtsak egitarauaren baitan, Audience eta Atom Rhumba taldeek joko dute, gaur eta bihar, hurrenez hurren. Gernikarrek Jai Alai Blues emanaldia aurkeztuko dute, Atom Rhumbak, berriz, urte amaieran plazaratuko duen lan berriko kantuak joko ditu.

Audience taldea 21:30ean hasiko da Jai Alai Blues izeneko emanaldia jotzen. Kontzertuan, Gorka Bilbaok zuzendutako Jai Alai Blues dokumentalaren soinu banda entzungo da. Filmak zesta punta kirolak aspaldi munduko makina bat herrialdetan bizitako loraldia du ardatz. Soinu banda hori Bidehuts plataformaren bitartez argitaratu zuten gernikarrek, 2016an. Gernikarrek, gainera, diskoa berria grabatu dute udan, Kuban; lan berriak ukitu latinoa erakutsiko du.

Bestalde, Atom Rhumba zingirako piztia bueltan da berriro ere. Lokatzetik atera, eta oholtzak kiskaltzen ari da ja. Oraingoan hauexek dira munstroa osatzen duten elementuak: Rober! (taldeburu, gitarra eta ahotsa), Joseba Irazoki (gitarra ), Felix Buff (bateria), Jaime Nieto (baxua) eta Iñigo Cabezafuego (teklak eta perkusioak). Halere, Buffek proiektua utzi behar izan du oraintsu, eta haren ordez Andoni Etxebeste donostiarra sartu da. Cosmic Lexicon izenburuko disko berria udazkenean kaleratuko da. Atom Rhumbak bihar Elgoibarren egingo duen kontzertua 23:30ean hasiko da.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button