ARTEA

“Eragabetasuna”, Artium Bildumaren erakusketa berria

Artium Arte Garaikideko Euskal Zentro-Museoak bere bildumaren erakusketa berri bat ondu du, museoaren zuzendari Daniel Castillejok komisariatua: Eragabetasuna. Orraztu gabeko artearen kasu bitxia.

Izenburuak Arthur Rimbaud poeta eta haren poesia, “zentzumen guztien nahastean oinarritua”. Hala, erakusketa lanak ere nahastura dira, teknika asko jaostzen diren aldetik: instalazioak, eskulturak, argazkiak, margolanak…  Erakusketak 26 artistaren lanak biltzen ditu, eta 2015eko abuztuaren 31ra arte egongo ikusgai.

Aipatutako 26 artistek 30 inguru obra paratu dituzte, 1.400 metro koadroko gunean, eta neurri handiko bi artelanek osatzen dute erakusketaren muina, Perejaumeren Cambra-cambril eta CVAren (P) Punto de vista.

Erakusketan parte hartu duten artistak ondokoak dira: Ángeles Agrela, Ana Laura Aláez, Pilar Albarracín, Txomin Badiola, Elena Blasco, Joan Brossa, Jordi Colomer, Ángela de la Cruz, CVA, José María Guijarro, Cristina Iglesias, Jaime de la Jara, Concha Jerez, Eva Lootz, Cristina Lucas, Ángeles Marco, Elena Mendizabal, Moris, Esther Partegás, Alberto Peral, Perejaume,Manuel Saiz, Pepo Salazar, Fernando Sánchez Castillo, Paco San Miguel eta Susana Solano.

Informazio gehiago: artium.org.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button